XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ola, trenaren otsa entzutean, gure ritmo-senak ots ura fafa-fafa biurtzen digu; eta, zaldiaren trotea baldin bada, trakatan-trakatan.

Soiñu ori, bear bada, bere baitan ez da puskatua egongo, ots guztiak berdiñak izango ditu; bañan gure belarriaren ritmo-senak, beti ere ortara bultzatuko gaitu: otsak troxutan ipintzera, eta ortarako troxu bakoitzean ots bat besteak baño ozenago, indartsuago, argiago egitera.

Bañan au ere bai: troxu oiek, batzutan bi otsezkoak, bi silabakoak izango dirala,(trenaren fáfa bezela) eta beste batzutan iru otsezkoak (zaldiaren trotea bezela, trákatan); troxu bakoitzari oña esaten bait zaio; eta oin bikoitzari oin espondaikoa, eta oin irukoitzari oin daktilikoa.

Orixe da ritmoaren berezko legea.

Nundik artzen du, ordea, gure belarriak euskarri oiñak ola egiteko? batzutan bikote, bestetan irukote?.

Ez da errex erantzuten.

Dudarik gabe itzen izaerak berak laguntzen dute ortarako; itz bakoitzak ba du alako berezko izaera bat, puskaketa oiek ola egiteko.

Umeak,Aita gurea kantatzean, betetzen dute ederkitxo lege ori.

Bañan umeak Aita gurean egiten duana, ritmo libre da, ritmo askatua; bañan ritmo askatuaz gañera bai da, ritmo lotua esan oi dana ere, bertso-ritmoa, ritmo reversivo, ritmo itzulia esan oi zaiona: biñakako ta irunakako oiñak, bata bestearen ondoren beti berdin eratzen dituana.

Bi ritmo-era ditugu, beraz; ritmo askatua ta ritmo lotua: ots bertso-ritmoa.

Eta azken au da guk gaur aztertu bear deguna, aur-kantaren teknika bear bezela sakontzeko.

Ipiñi ditzagun bi adigarri, bi eredu:
1. Arre, arre, mandako:
bigar Tolosa'rako,
etzi Iruñe'rako...
- Andik zer ekarriko?
- Zapata ta gerriko.

Kanta ontan, oin guztiak bikoteak dira, espondaikoak.

2. Atxio, Matxio, komio pan...
Nere semea errotan.

Errotara ninjoala
topatu nuan erbi bat;
kendu nion begi bat;
para nion berri bat...
Errota-pio, klak, klak...

Kanta ontan, lenengo errenkada, irukotea da; bañan azkeneko pan ori, oin trinkotua da, ots bakarrekoa (...).